"Egungo azterketa ereduarekin, gure irakasle maila erakutsi gabe, lehendabiziko azterketan geratu gaitezke kalean" salatu du Oihana Etxenike irakasleak. Ekainean bera bezala, beste lankide batzuek ere 0 eta 1 eko notak izan zituzten haur eta lehen hezkuntzako irakasleen oposizioko lehen azterketan. "Ez dago gaitegi zehatzik, soilik titulo bat Nafarroako Gobernuak emandako irizpideetan. Hortik aurrera bakoitzak nahieran gara dezake gaia eta horrek ikasketa zaildu eta zuzenketa desorekatuak eragin ditzake" azaldu du. Proba hau gainditu gabe ezin da irakasle bakoitzaren programazio didaktikoa baloratzen duen probara pasa. Irakasleek, eredu aldaketa proposatzen dute, programazio didaktikoa izanik lehendabiziko azterketa, "Benetan, irakasle bakoitzarne maila eta esperientzia baloratuta izan dadin".