NAK Nafarroako musika garaikidearen jaialdiaren 8.edizioa bertan da, irailaren 7tik 17ra. Nafarroako eta nazioarteko artistak parte hartuko dute edizio honetan, musika garaikidea sortzeko helburuarekin bat egiteko.
‘Mitotik Logosera’ lelopean, jaialdiak sorkuntza artistikoa eta filosofia bateratu eta uztartuko dituelako. Ramón Andresek idatzitako “El mundo en el oído” entsegua hartu du ardatz aurtengo edizioak. Bere pentsamendu filosofikoa kontutan hartuta musika proposamen “berritzaileak, eraldatzaileak eta bitxiak” sortzeko. Hitzaldiak, kontzertuak eta bestelako tailerrak ere biltzen ditu jaialdiaren egitarauak.
Jaialdiak lau esparru jorratuko ditu publiko guztientzako aukerak eskainiz. NAK Kontzertuak, NAK Txiki eta NAK Didaktikoaz gain, aurten NAK Explorer esparrua batu da. Azken honek, musika egiteko bide berriak ikertu eta exploratzeko helburua dauka.
Sorkuntza, ikerketa, esperimentazioa, kooperazioa eta inklusioa tartekatuko ditu musika garaikidearen jaialdiak. Irabazi asmorik gabeko ekitaldia izanik, ekitaldi gehienetarako sarrera doakoa izango da.