Joseba Sarrionandiaren eta Ines Osinagaren emanaldia antolatu dute Lizoainen

Euskalerria Irratia 2022ko abuztuaren 31

Joseba Sarrionandiaren eta Ines Osinagaren emanaldiaren irudi bat.

 ‘Olatu arteko txalupa arraroa’ ikuskizuna ostiralean eskainiko dute, 20:00etan, Elizar kultur gunean.

Joseba Sarrionandia idazleak eta Ines Osinaga musikariak Olatu arteko txalupa arraroa poesia emanaldi musikatua eskainiko dute ostiralean, Lizoaingo Elizar kultur gunean, 20:00etan. Sarrerak hamabi euroan eskuratu daitezke, 012 telefonoan. Bihar amaituko da epea. Izagaldea euskara zerbitzuak antolatu du emanaldia, Nafarroako Gobernuaren eta Lizoainibar Arriasgoitiko Udalaren laguntzarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!