Foru eta Udal hauteskundeen aurreko ikasturtea beroa izanen da. Eusko Alkartasunak oraindik konpontzeke du bere barne gatazka, epai judizial gehiagoren zai. Ildo kritikoko bozeramalea den Maiorga Ramirez tafallarraren ustetan "Datozen asteotan konponduko da barne arazoa eta dena normaltasunera itzuliko da". Zentzu horretan, normaltasunez espero du Ramirezek Eusko Alkartasuneko afiliatuen parte hartzea datozen maiatzeko hauteskundeetan. "EH Bildu barruko aniztasunari gure ekarpena egin nahi diogu" azaldu du Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan.