Nafarroako Gobernuak haur-eskoletako langileen ordainsaria igotzea onartu du

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 25a, 12:45

0-3 Plataformako kideak greban.

Gobernuak diru-laguntzak jarriko ditu martxan tokiko entitateentzat, eskolatze plazak bultzatzeko eta errefortzurako 55 hezeitzaile kontratatuko dira. 

Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen ziklorako finantzaketa-moduluen zenbatekoaren igoera onartu du. Zehazki, haur-eskoletako zuzendarien soldata % 2 igoko da 23.753,94 euroko soldata 23.289 euroren aurrean; hezitzaileena %12, 19.704,86 euro 17.215 euroko soldataren ordez; eta zentro horietako garbitzaileen soldatari dagokionez % 19 igoko da, orain arte 14.408 eurokoa zen eta orain 17.161.000,34 eurokoa izango da. 

Era berean, ordezkapenetarako finantzaketa % 8ra arte handituko da eta 55 hezitzaile kontratatuko dira haur-eskoletan errefortzu eta laguntza gisa. Kontratazioen errefortzuarekin batera, guztira titulartasun publikoko 173 plaza eskaintzea aurreikusten da.

Bestalde, Gobernuak diru-laguntzak jarriko ditu martxan tokiko entitateentzat, eskolatze plaza gehiago bultzatzeko. Bestelako berritasunak ere badira datorren ikasturterako, Gimenok nabarmendu duenez, “lehenengo aldiz Nafarroan 20.000 eurotik beherako errententzat doakotasuna egongo da”.

Nobedadeak alde batera, 0-3 Plataformaren eskaerei zuzenean eragiten dizkiete neurri hauek, izan ere, ratioen jaitsiera edo langile kopuruaren eta soldaten igoera eskatzen zuen platormak. Gimeno kontseilariaren ustez, onartutako neurriak “parekorik gabekoak” dira, eta 0-3 Plataformarentzat, berriz, ez dira nahikoak. 

Irailean ikusiko dugu beraz, onartutako neurriek 0-3 Plataformaren beharrak asetzen dituzten eta negoziarioaren amaiera suposatzen duten, ala berriz ere, grebari ekingo dioten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!