Nafarroa osoko Agedena enpresako kirol instalazioetan berriz ere abiatuko dute greba langileek ostiral honetan, KPIaren araberako soldata-igoera eskatzeko. Pasaden abuztuaren 11an, duela bi aste, lehenengo greba eguna egin zuten eta ostiral honetan, abuztuaren 26ean, berriz ere ekingo diote. CCOO-ko Unai Alavak iragarri duenez, abuztuaren 11ko greba borrokari ekiteko balio izan die; negoziazioek aurrera egiten ez duten bitartean, grebari helduko diote.
Langileak 2020az geroztik izoztutako hitzarmenarekin daude eta enpresek eta langileen ordezkariek negoziazio luzean daramatzate, oraingoz emaitzarik lortu gabe. Agedena enpresaren patronalean Gesport, Sedena, Más Quatro eta Urtats enpresak daude eta, patronalaren azken proposamena soldaten %3aren igoera izan zen. Hala ere, langileen aburuz, ez da igoera nahikoa eta momentuz greban jarraituko dute.