Eskubide Sozialen Departamentuak, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, 600 prestakuntza-kontratu inguru egingo dizkie prestakuntza- eta enplegu-tailerren erabiltzaile diren langabeei.
Helburu nagusia langabeen enplegagarritasuna hobetzea da; ikaskuntza eta prestakuntza lan produktiboarekin konbinatuz, laneratzea sustatzeko. Horretarako, 7 hilabeteko iraupena izango duten 40 tailer eskainiko dira. 600 bat lagunek izango dute aukera parte hartzeko eta 2023ko urtarrila eta iraila bitartean izango dira.
Erakunde publiko eta pribatuei zuzendutako diru-laguntzen deialdi bati esker gauzatuko da eta deialdi hau duela gutxi onartutako beste bi deialdiri gehitzen zaie. Azken honek, 6,1 milioi euro baino gehiago izango ditu eta Carlos Adín Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunen Garapeneko Zerbitzuko zuzendariak azaldu duenez, enpresak kontratatzeaz gain, formakuntzan edo laguntzan parte hartu dezakete.
Tailerretan parte hartzen duten pertsonak lanaldi osoan, txandakako prestakuntza-kontratu baten bidez erakunde eskatzaileek kontratatuko dituzte. Era berean, proiektu guztiek bermatu behar dute horietan parte hartzen duten pertsonen laneratzea gutxienez % 25ekoa izango dela.