Indarkeria matxistak hazkunde nabarmena izan du Nafarroan aurtengo lehen seihilekoan. NABI Nafarroako Berdintasunerako Institutoaren azken txostenaren arabera, urtarriletik ekainera bitartean, guztira, 883 emakumek salatu dute indarkeria matxistaren biktima izan direla. Datuak aurrean, 2021eko lehenengo sehilekoarekin alderatuta, % 6,3 gehiagok erasoren bat sufritu izana salatu du. 883 salaketa hauetan, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak biltzen dira; fisikoa eta psikikoa, babes-agindua urratzea edo sexu-indarkeria esaterako.
Datu kezkagarrienen artean ere sexu-indarkeria azpimarratzekoa da. Urtarriletik ekainera, sexu-indarkeria sufritu izana 102 emakumek salatu dute; eta ia erdia, adingabeak izan dira. Biktimen %47,06k 18 urte baino gutxiago dauzka eta %28,43ak 18-29 urte bitartean. Sexu-indarkeriaren gorakada progresiboa izan da azken urteetan eta batez ere 2021ean, nabari hazi baitziren salaketak; aurreko urtean, 2020ean, baino %27 salaketa gehiago jaso ziren.
Nabarmentzekoa da ere, eraso gehienak, biktimaren ezagun batek eragindakoak direla, izan ere, kasuen %76 inguru bikoteak edo bikotekide ohiak eragindakoak izan dira.
Nafarroan beraz, eraso matxisten gorakada nabaria eta kezkagarria da oso. Gainera, irakurketa honek salaketen datuak baino ez ditu biltzen, eta ez da ahaztu behar biktimak diren emakumeen kopuru handi bat oraindik ere salatu gabe eta ezkutuan jarraitzen duela.
Informazio eta datu gehiago eskuragarri hurrengo txostenean: https://www.igualdadnavarra.es/imagenes/documentos/-463-f-es.pdf