UAGN-k Nafarroako estepako hegaztiak babesteko Foru Dekretuaren Proiektua salatu du

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 18a, 13:24

  • Neurriak abian jarriko balira, sektorearen bideragarritasunaren aurkakoa litzatekeela adierazi dute.
  • Zehaztasun falta eta koherentzia eza azpimarratu dute.

UAGN Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak, Nafarroako estepako hegaztiak kontserbatzeko Foru Dekretuaren Proiektua salatu eta gaitzetsi du. Proiektu honen bitartez, Nafarroako estepako hegaztiak berreskuratu eta kontserbatu nahi dira, “Nafarroako agroestepak” izeneko babes bereziko eremuan, berezkoa den hegazti-komunitatea mantendu dadin. 

UAGN-ren iritziz proiektu honen onarpenak suposatuko luke Nafarroa hegoaldeko 170.000 hektareari eragitea. Izan ere, nekazari eta abeltzainen lan teknikak aldatzera behartuko luke plan honek eta sektorearen bideragarritasunaren aurkakoak direla nabarmendu dute. 

Era berean, zehaztasun eta datu faltaz gain, plan honi aurka, jada abian dagoen estepako hegaztien kontserbaziorako neurriak egon badaudela adierazi dute; eta eraginkortasun falta, nekazarien errua ez dela baieztatu du Félix Bariáin, UAGN-ko presidenteak.  

Bestalde, UAGN-ri ulertezina zaio proiektu honen zirriborroa sektoreko langileen elkarlanik gabe eta aurrez aurreko bilerarik gabe proposatu izana. Gainera, Ingurumen Departamentuarekiko komunikazio eta koherentzia falta azpimarratu dute. Suteei aurre egiteko neurriak eta hegaztien kontserbaziorako neurriak, kontrakoak iruditzen zaizkio hain zuzen UAGN-ri.

UAGN-k Ingurumen Departamentuari dei egiten dio nekazari eta abeltzainen erakundeekin bildu dadin. Dena den, momentuz, Foru Dekretuaren Proiektua besterik ez da, beraz planak aurrera egingo duen ala ez, oraindik ez jakina da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!