“Ez dut sinesten oraindik. Oso pozik nago”. Asier Martinezek hitzok behin baino gehiagotan errepikatu ditu, EITBk Munichen, garaipena erdietsi berritan egin dion elkarrizketan. Garaipenak are poz handiagoa eman dio, Pascal Martinot-Lagarde lehiakide izan duelako: “Nire idoloa izan da betidanik. Txikitatik egon naiz bere lasterketa guztiak jarraitzen. Hemen bere aurrean egotea niretzako dena da”.
▶️ ATLETISMOA | Entzun #AsierMartinez|ek egindako adierazpenak Europako txapelketan urrezko domina irabazi berritan #Munich2022https://t.co/iCfHJNKLQW
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) August 18, 2022
Martinezen arabera, azken hilabeteotan egindako “lan guztiaren emaitza” da atzoko garaipena: “Oso denboraldi polita izan da niretzako. Lehiaketa guztietan oso maila onean egon naizela sentitu dut”. Atzo bere markarik onena gainditu zuen, 13’14 segundoan helmugaratuz, baina horri ez dio garrantzirik eman: “Marka berdin zait, txapelketetan postua irabazi behar da, eta hala izan da niretzako”.
El navarro, @ASIERMARTINEZ17, campeón de Europa!!! Zorionak txapeldun!!! pic.twitter.com/wdSsRETo9V
— NAVARRA TE VE (@navarra_teve) August 17, 2022
Europako Txapelketan faboritoa zen Martinez, lehiakideen artean urteko markarik onena baitzuen. Presio hori kudeatzea ez ei zaio erraza izan: “Oso tipo urduria naiz, agian kanpotik ez da sumatzen. Oso zaila izan da urduritasun hori guztia gestionatzea (…) Presio hori guztia gestionatzea ez da erraza izan, baina nire entrenatzailea, taldea, lagunak eta gurasoak hor izan dira”.
Sudur punta horregatik epaileek, photo finisha aztertu eta gero, garaipena eman ziotelarik, Martinezek amorru handiz egin zuen eztanda, oihuka: “Lau metrora nituen nire talde guztia, nire lagunak, nire gurasoak. Oso pozik nago”, errepikatu du.
@ASIERMARTINEZ17 Campeón de Europa 🥇!!! Vamosssss pic.twitter.com/mceJY0VNqW
— ASERVENBELO EF (@aservenbeloEF) August 17, 2022
Sare sozialetan hainbat zorion mezu jaso ditu. Besteak beste, Osasuna eta Union Tutera futbol taldeena, baita Espainiako presidente Pedro Sanchezena eta Nafarroako alderdi politiko guztiena ere.
👏Asier Martinez nafarra zoriondu nahi dugu, 110 metro hesietan europako txapelketa lortzeagatik!
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) August 18, 2022
🤯 𝐈𝐊𝐀𝐑𝐀𝐆𝐀𝐑𝐑𝐈𝐀, 𝐀𝐒𝐈𝐄𝐑! pic.twitter.com/dkdizXpSO7
Sekulakoa gaurkoan lortu duzuna @ASIERMARTINEZ17 Nafar guztion eredugarria, zorionak!!
— Unión Tutera (@UnionTutera) August 17, 2022
Enhorabuena por hacer historia. Esto solo es el principio Asier! 💪🏽💪🏽 pic.twitter.com/Gy7bWGb3wY
Haatik, hainbatek gogor kritikatu dute, irabazi eta gero Espainiako bandera eman ziotelarik eskuan bildu zuelako, haiek nahiko zuketen moduan zabaldu beharrean.
Asier Martínez gana el oro en los europeos de atletismo con los 110m vallas
— Liberal Digital 🇪🇸🇪🇺 (@Liberaldig) August 17, 2022
El navarro, aunque representa a España, no ha sido capaz de exhibir la bandera española 🇪🇦 en ningún momento
Yo creo que ha sido el único atleta que no lo ha hecho
Cobrar sí que cobrará..#Munich2022 pic.twitter.com/Q5cOiE0mD9
Asier Martínez no enseña la bandera de España en el campeonato de Europa, poco más que decir... vergüenza
— Pomponio_Flato (@Sinetiquetasok) August 17, 2022