Kultura Departamentuak 281.000 euro bideratuko ditu zinema-aretoak modernizatu eta digitalizatzeko

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 17a, 12:11

Nafarroan dauden zinema-aretoen titularrentzako bideratuta dago eta bi urtetan banatutako bi partidatan banatzen da laguntza.

Kultura eta Kirol Departamentuak Next Generation funts europarretik jasotako 281.622,36 euro erabiliko ditu ikus-entzunezko sektorearen modernizazioa eta digitalizazioa bultzatzeko eta Nafarroako zinema-aretoetako titularrei zuzenduta dago. 

Ekimen honen helburua berrikuntzako proiektuetan eta funtzionamendu digitalizatuko eta iraunkorreko proiektuetan inbertsioak ordaintzea da. Bestalde, publikoak sortzea eta fidelizatzea baita ikus-entzunezko kontsumo-ohitura berrietara egokitzen laguntzea da xede. 

Laguntzak jaso nahi dituzten aretoek Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Enpresa Zinematografikoen Administrazio Erregistroan izena emanda egon beharko dute deialdi hau argitaratu aurretik. Eskaerak irailaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira eta laguntzak bi urtetan emango dira; 2022an eta 2023an. Bi partida desberdinetan banatuko dira 97.650 eta 183.973 eurokoak hurrenez hurren, eta proiektuek lortutako puntuazioaren arabera emango dira. Eskainitako gehieneko zenbatekoa proiekzio-pantailen kopuruaren araberakoa izango da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!