Foruzaingoaren patruilek guztira 338 errekerimendu artatu dituzte asteburuan Nafarroan, 14 pertsona atxilotu dituzte eta beste 21i zigor-eginbideak ireki dizkiete. Herritarren arretarako bulegoetan 89 salaketa jaso dira. Gehien salatu diren delituak ebasketak (24), iruzurrak (16) eta kalteak (15) izan dira.
Atxilotuen atalean 14 pertsona atxilotu dituzte. Bost Iruñean, Sarrigurenen, Eguesen, Lizarran eta Alesbesen tratu txarren delituengatik, bi Lizarran sexu-abusu eta ebasketengatik, bi Ribaforadan larderiaz lapurtzeagatik eta beste bi Zizur Nagusian lesioengatik eta agintaritzaren agenteari desobedientzia eta erresistentzia egiteagatik.
Irurtzunen, gidari bat atxilotu zuten agintaritzaren agentearen aurkako atentatu-delitu bat egotzita, istripua izan eta ihes egin ondoren. 0,45 mg/l-tik gorako alkohol-tasarekin gidatzeagatik salatu zuten.