Hainbat igerileku itxi behar izan dituzte grebaren poderioz

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 12a, 07:39

Bart arratsaldean Iruñeko Udaletxe Plazan egindako elkarretaratzea (Argazkia: FSC).

Sektoreko lan hitzarmena blokeaturik dagoela salatu dute grebalariek

Grebaren segimendua “zabala” izan zen atzo, protesta antolatu zuten UGT, ELA, CCOO eta LAB sindikatuen arabera. Huelgaren helburua lan hitzarmen duin bat exijitzea zen; izan ere, Kirol Kudeaketaren lan hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen eta berritzeko negoziazioak etenda daude.

Hitzarmenak 2.000 langileri eragiten die. “Gehienak emakumezkoak dira, eta baldintza zein soldata prekarioak pairatzen dituzte”, salatu dute sindikatuek. Agedena patronalaren azken eskaintza 2022an eta 2023an %3ko soldata igoera egitea izan da. Sindikatuen arabera, “ez da aski eta gainera ez dira gainontzeko eskaerei erantzuten ari”.  Greba egiteaz gain, langileek atzo elkarretaratze informatiboak egin zituzten igerilekuen aitzinean eta 19:00etan elkarretaratze bateratua egin zuten Iruñeko Udaletxe Plazan.  

Nafarroa Garaiko 22 igerileku itxi behar izan zituzten atzo, sektoreko langileen grebaren poderioz. Zehazki, honako hauek dira: Sarriguren, Uharte, Artika, Olatz, Gelbentzu, Caparroso, San Adrian, Azkoien, Zizur, Ezkirotz, Astrain, Lekunberri, Orkoien, Donibane, Burlata, Getze, Gelbentzu, Sanduzelai, Beriain, Mutiloa Club Natacion eta Anaitasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!