Sute arriskua "muturrekoa" da gaur Nafarroa osoan

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 11a, 13:43
Ekainean Galipentzun izandako sutea (Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak).

AEMETek, gaur, ostegunarekin, aurreikusi duen sute-arriskua "muturrekoa" da Nafarroa Garai osoan, 112 SOS Nafarroak Twitterren duen profilean jakinarazi duenez.

Foru Gobernuak hainbat gomendio zabaldu ditu baso-suteen kasuan. Sua txikia bada, gomendatu du itzaltzen saiatzea sugarren oinarritik, ura edo lurra botaz edo zuhaitz-adarrez astinduz.

Bestalde, komeni da sutetik urruntzea landaretzarik gabeko guneetatik, mendiaren behealdetik edo alboetatik. Ez mugitu inoiz gorantz eta mugitu beti haizearen kontrako norabidean, ez joan irteerarik gabeko amildegi edo sakonuneetara.

Era berean, arnasbideak babestea eta ez nekatzea gomendatzen du. Sutetik ihes egiterik ez badago, soilgune bat edo dagoeneko erreta dagoen gune bat bilatu behar da, zulo bat egin, buruz behera etzan eta, batez ere burua, lur edo arropa bustiarekin estali.

Gainera, pospoloak ondo ongi itzaltzea eta autoko leihatiletatik ez botatzea eskatzen da, botilak eta kristalezko objektuak zelaietan ez uztea, sua piztea soilik horretarako baimendutako eta egokitutako lekuetan eta baldintza meteorologikoak egokiak badira bakarrik, baita urarekin ondo itzaltzen dela eta lurrarekin estaltzen dela ziurtatzea ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!