Nafarroako langabeen %39,5 16 eta 34 urte bitarteko gazteak dira

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 11a, 13:18

UGT-k gazteek lan baldintza berdinak eta kalitatezko enpleguak lortzeko sarbidea bermatzea eskatzen du. 

2022ko bigarren hiruilekoan gazteen langabeziak bera egin badu ere, pandemia aurreko zifrak gainditzen ditu oraindik. Izan ere, 16 eta 34 urte bitarteko gazteek Nafarroako langabeen %39,5 dira EPAko datuen arabera. Lan bila ematen duten denbora ere handitu egin da, aurreko urtean baino %49 gehiagok bi urte baino gehiago ematen ditu lan bila. UGT-ko RUGE gazte erakundeko Eduardo Magaldik azaldu duenez gazteen %50ak uste du haien lana ez dela ikasitakoarekin lotuta egongo eta ekonomikoki haien gurasoen menpe jarraituko dutela. Beste %40 batek aldiz, uste du hiru urte barru egoera okerrago batean egongo dela. 

Lan erreformak enpleguaren behin-behinekotasuna egonkortu badu ere, gazteek lortu ditzaketen lanpostuak soldata baxukoak dira. Aroa Celorrio UGTko gazteriaren idazkariak lan baldintzen berdintasuna eta kalitatezko enpleguak lortzeko aukera beharrezkoa dela salatu du. 

Beraz etorkizunean errenta egonkor bat lortzea oraindik ere zaila da haientzat, eta horrek, gazteen emantzipazioa sahiesten du. Nafarroan badira Emancipa edo David bezalako programak etxebizitzen alokairurako laguntzak eskaintzen dizkietenak baina hala ere, UGT-k estatuko beste erkidegoekin laguntzak parekatzea eskatzen du. Proposatutako beste neurrien artean, UGT-k lanpostuen belaunaldi erreleboa sustatzea du helburu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!