Ibil Bedi gaur Erronkarin, Kultur zikloaren eskutik

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 11a, 09:07

Kultur 2022 programak aurrera jarraituko du ostegun honetan, datorren ostiralean eta larunbatean, Erronkari, Corella, Lekunberri eta Fiteroko ikuskizun musikal eta eszenikoekin.

Lehenengo emanaldia gaur izanen da, ostegunarekin, 20: 30ean, Erronkarin. Ibil Bedi taldeak Beltxarga Beltza diskoa aurkeztuko du. GAur bertan, 22:00etan, Corellan Divertimento Folk taldearen kontzertua izanen da gozagai.

Bihar, ostiralarekin, Lekunberrin, Dance ikuskizuna izanen da gozagai, 20: 00etan. Larunbatean, hilak 13, 21: 00etan, Fiterok Pedro Iturralderen omenaldiaz gozatuko du. Iruña Jazz Quartet izango da protagonista, Nafarroako Gobernuak ohar batean zehaztu duenez.

Bestalde, Mikel Belaskoain artistaren Lilura erakusketak zabalik jarraitzen du Bertizko Jaurerriko Parke Naturaleko Lorategi Historiko-Artistikoan, abuztuaren 31ra arte.

"Pintura, eskultura, musika, argazkilaritza eta zinemako hamabost erakusketa-puntu dira, Bertizen naturarekin bat egiten dutenak eta kolorea, poesia bisuala eta magia ardatz dituztenak", erakusketaren arduradunek azaldu dutenez.



 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!