NIFF nazioarteko filmen jaialdia abuztuaren 17tik 20ra

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 10a, 13:46
Maria Monrealen 'Gaueko' filma.

Bost sailetan lehiatuko dira film luzeak eta laburrak; fikzioa, dokumentalak eta animazioa tartean.

Abuztuaren 17a eta 20a bitartean ospatuko da Nafarroako Nazioarteko Filmen jaialdia (NIFF - Navarra International Film Festival). Film laburrak eta luzeak, hangoak eta hemengoak lehiatuko dira edizio honetan. Gaiak askotarikoak badira ere, zinema soziala ardatza dute denek eta aurtengo abiapuntua “planeta eta iraunkortasuna” da.

Jaialdiak biltzen dituen kategorien artean zazpi film luze, 20 film labur, 14 film labur erdaldun, ikasleen zortzi film eta aldaketa klimatikoko saileko bost film lehiatuko dira. Lan hauen artean familia arteko harremanak, gizarte aldaketak eta norberaren arazoak aurkituko ditugu. Fantasia eta Reflejos lanek adibidez, seme-alaben eta gurasoen arteko maitasunaren isla bat dira. Amparo Climenten Las cartas perdidas lanak Frankismo garaian ahotsik izan ez zuten emakumeei eszenatoki ematen die.

Nafarren lanak, nafar istorioak eta nafar paisaiak ere tartea daukate jaialdiaren edizio honetan. Haien artean Juan San Martinen Ainarak film luzea, jaialdiari hasiera emango diona; Erronkari eta Salazar ibarretako emakume langile migratzaileen bizitzaz eta omenez. Iruindar baten kontakizun laburra ere bertan estreinatuko da, Maria Monrealen Gaueko filma adibidez.

Publiko guztientzat eta gusto guztientzako eskaintza zabalaz gain, mahai inguruak, tailerrak, kalejira musikala eta bestelako ekintzak egongo dira. Sarrerak, doain dira, beraz, gonbidapenak www.navarrafestival.com webgunean eskatzearekin eta zentzumenak prest izatearekin, nahikoa da Nafarroako Filmen Nazioarteko Jaialdiaz gozatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!