Sei obra izango dira Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoa-n. Vianako Printzea Erakundearen Ekintza Kulturaleko Zerbitzuak jakinarazi duenez lehenengo edizio honetan hautatutakoen artean fikziozko bi pieza daude (nahi izatea eta hezur berriak), bi dokumental (our voices eta San Simón 62), animaziozko film labur bat (Amanece la noche más larga) eta film labur esperimental bat (Alas/Tierra) izenekoa.
Kultur Ekintzak nabarmendu duenez, lehen edizio honetako sei film laburrek Nafarroako film laburren “aberastasunaren eta aniztasunaren” berri ematen dute. Proiektu hauek sektorearen jaialdietan, azoketan eta merkatuetan aurkeztuko dira. Izan ere, Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa-ren helburua Nafarroako zuzendarien film laburren errekonozimendua, sustapena eta hedapena da.
Bide horretatik, emakumeen presentzia eta euskera ere dira protagonista hautatutako film laburren artean; sei lanetatik bi euskerazko proiketuak dira eta beste bi emakumeek zuzenduak.