Jarduera turistikoen titularrak inskripzio-kodea ematera behartuta daude egiten dituzten iragatzen ekintza guztietan eta Foru Exekutiboak erregistratu gabeko apartamentuen inguruko informazioa eskatu du egoera arautu ahal izateko.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak egindako lehen kontrol-fase honetan, egiaztatu da Airbnb-k erregistratu gabeko alokairu osoko 54 apartamentu turistiko dituela Iruñean, eta Bookingek 16; 13 zehapen-espediente ireki zaizkie jada Turismo Erregistroan inskribatu gabeko titularrei. Arau-hauste honek 9.000 eurorainoko isuna suposatu dezake eta errepikatzekotan, kasua larritzat hartzen bada, 75.000 eurorainoko isunak jarri daitezke.
Kalitatezko eskaintza lortzeko eta turismo-jardueren eskaintza klandestinoa saihesteko, Freetour izenez ezagutzen diren bisita-eskaintza ustez doakoak ere erregistratu behar direla gogorarazi du Nafarroako Gobernuak. Izan ere, Nafarroako Turismo Erregistroan izena eman, eta haien erregistro-zenbakia iragartzera behartuta daude ere jarduera honetan aritzen direnak.