Energia aurreztu eta modu efizienteagoan erabiltzeko zenbait neurri adostu ditu Espainiako Gobernuak. Neurriok Europar Batasunak balizko gas murrizketa bati eta CO2 isurketen kopuruari aurre egiteko.
"Energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurrien lehen pakete" honen arabera neurriok aplikazioa "nahitaezkoa da eraikin publikoetan, merkataritza-guneetan eta saltoki handietan, garraio-azpiegituretan (aireportuak eta tren-geltokiak eta autobus-geltokiak), kultura-guneetan eta hoteletan".
Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Riberak adierazi zuen neurri-sorta horrek zenbait neurri barnebiltzen dituela haien artean erabiltzen ez diren erakusleihoetako eta eraikin publikoetako argiak itzaltzea ere behartuko duela.
Neurri gehienak aplikatzen hasteko epea astebetekoa izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik, eta 2023ko azaroaren 1era arte egongo da indarrean.
Hirugarren presidenteordeak erosotasun termikoko neurriak "baliabide energetiko baten erabilera adimendun eta efizientearekin bateragarri" egitearen alde egin zuen, "horrek inguruko herrialdeei hemen kontsumitzen ez dena eskuratzea erraztu baitiezaieke". Ildo horretan, Teresa Riberak "herritar bakoitzak energia aurrezteko egin dezakeen ekarpen indibiduala" eskatu zuen. Azpimarratu zuen mezu garrantzitsuena dela "hain testuinguru zailean Europar Batasuneko bizilagunei laguntzea eta errazionamendu-arriskua saihestea".
Neurriak
- Udan aire egokitua 27 graduko minimoan ezartzea.
- Neguan berogailuaren termostatoa 19 graduko maximoan ezartzea.
- Ateak itxita mantentzea. Kasu honetan hori hala egiten dela bermatuko duen sistema ezartzeko irailaren 30erainoko epea eman dute.
- Itxita dauden eraikin publikoetako eta denden erakusleihoetako argiak iluntzeko hamarretan itzali beharko dituzte.
- Kartelak jarri beharko dituzte establezimenduetan aurrezteko neurri horiek azaltzeko eta tenperaturei eta hezetasun-mailei buruzko informazioa emateko.