Gero Baik Euskal Y-ren trenbide konexioa “onartezina” dela salatu du

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 28a, 14:13

Pablo Azcona eta Koldo Martinez - EUROPA PRESS

Gobernuak Ezkiotik Gasteizera aldatu nahi du konezioa eta Geroa Baik gardentasuna exijitu dio gobernuari, jarrera aldaketaren aurrean. 

Geroa Baik ez du onartuko Euskal Y grekoarekiko AHTren lotura Gasteizetik izatea Ezkiotik beharrean. Koldo Martinez senatari autonomikoak adierazi duenez “onartezina” zaie aldaketa. Aldaketa honek territorioa bitan banatzen duela eta  Europako trenbide saretik aldantzen gaituela, Nafarroarentzat kalte handiak suposatuz, salatu du Martinezek. 

Hasiera batean adostutakoaren arabera trenbidearen Euskal Y grekoaren konexioa Ezkiotik gauzatuko zela defendatu du Gero Baik. Eta, era berean, Nafarroako Alderdi Sozialistari Gasteizko konexioaren aldeko jarrera aldatzea leporatu dio. Txosten ekonomiko eta sozialekin batera, ingurugiroko txostenak baudela adierazi du Geroa Baik PSNren jarrera aldaketaren aurrean eta “gardentasun falta” horren aurrean.  

Publikoki azaldu diren txostenak, konexioak Nafarroaren onerako Ezkiotik egin behar direla adierazi du Koldo Martinezek eta hori da Chivite presidenteari, ministeritzari eta Nafarroako gobernuari egiten dioten exijentzia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!