Behera egin du langabeziak azken hiruhilekoan

Euskalerria Irratia 2022ko uztailaren 28a

Apirilean baino 5.600 langabe gutxiago daude Nafarroan, INEren azken inkestaren arabera. 28.100 pertsona daude lanik gabe, erdia baino gehiago emakumeak.

Nafarroan 5.600 langabe gutxiago daude apiriletik ekainera bitartean, %16,56 aurreko hiruhilekoaren aldean. Guztira 28.100 langabe daude, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Iazko hiruhileko beraren aldean, 4.500 langabe gutxiago daude Nafarroan, %13,81 gutxiago. Langabezia-tasa %8,76koa da.

Nafarroan zenbatutako 28.100 langabeetatik erdia baino gehiago, %53,38, emakumeak dira (15.000) eta %9,93ko langabezia tasa dute. 13.100 gizonak dira, %7,72ko langabezia-tasarekin.

Nafarroan 292.500 landun daude (156.700 gizon eta 135.800 emakume), aurreko hiruhilekoan baino 3.700 gehiago (%1,28) eta iazko hiruhileko berean baino 8.800 gehiago (%3,12). Jarduera-tasa %58,7 da (%63,27 gizonetan eta %54,28 emakumeetan).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!