Amaitutzat eman dute asteburuan Argia agerkariaren aurka hasitako zibererasoa

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 22a, 10:27

Lander Arbelaitz Argiako kazetariak aurreratu du albistea Euskalerria Irratiko Guardasola saioan.

Hainbat egunetako lan neketsuaren ostean Argiaren informatikariek lortu dute zibererasoari eteb ematea. Igandean hasi zen Argia.eus agerkari digitalaren aurkako zibererasoa baina bertako lankideak gertakariaz susmatzen hasi ziren bi egun geroago. Zailtasunak zituzten webgunera sartzeko eta kudeaketa atalean sartu eta artikuluak argitaratzeko. Orduan jakinarazi zieten informatikariei zerbait okerra gertatzen ari zela eta ez zela zerbitzariaren hutsa.

Lander Arbelaitz, Argiako kazetaria, izan da Euskalerria Irratiko Guardasola saioan eta bertan eman du nondik norakoen berri. Besteak beste salatu du agerian geratu dela "kazetaritza independentearen aurkako, kasu honetan Argiaren aurkako erasoa" izan dela, nahiz eta argitu duen "une honetan" ez dagoela "nahikoa frogarik adierazteko eskuin muturraren eraso bat denik, azaroan estatuko hainbat hedabiderekin gertatu bezala". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!