Lazaro Galarza iheslari oderiztarra hil da

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 18a, 14:08

Etxerat erakundeak azaldu duenez lan istripuz hil da. 1990 egin zuen ihes Euskal Herritik. Auzibide guztiak preskribatuta zeudela egiaztatuta, apirilean itzuli zen aurrenekoz.

Lazaro Galarza Larraioz 67 urteko iheslari ohia Mexikon hil da, asteburuan. Etxerat erakundeak eman du albistearen berri. Lan istripuz zendu da. Garraiolari lanetan zebilela, zama gainera erori zitzaion.

1990ean egin zuen ihes Galarzak Euskal Herritik, Irunberriko arroilan Susana Arregi eta Jon Lizarralde hil ostean Guardia Zibila haren bila joan zenetik. 1994tik Mexikon bizi zen. Morelian atxilotu eta Mexiko hiriann kartzelaratu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak horren estradizioa eskatu zuelako. Mexikok uko egin zion Baltasar Garzonen aginduari, eta aske segitzeko aukera izan zuen.

Aurtengo apirilean itzuli zen aurrenekoz Iruñera, bere aurkako auzibide guztiak preskribatuta zeudela jakin ondotik. Mexikora joan zen bueltan, baina Euskal Herrira behin betiko itzultzeko asmoarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!