Osasunak badu dagoeneko hilabete eskas barru hasiko den denboraldirako azal berria. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariek egin dituzte aurkezpenak. Roberto Torres, David Garcia, Tximi Avila eta Lucas Torrok hain zuzen ere. Ohi bezala lehena gorria izanen da eta mauketako bat urdina izanen du. Prakak ere urdinak aurreko bi urteetan baino apur bat argiagoak eta galtzerdiak beltzak.
😍 Nuestro escudo, nuestra tierra, nuestros colores. Nuestra piel. pic.twitter.com/fXuupaYDno
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna) July 15, 2022
Bigarren elastikoa beltza izanen da, lepo inguruan detaile gorriak dituela. Galtzamotzak eta galtzerdiak zuriak.
🖤 ¿No queríais una negra? Pues aquí la tenéis. 👌 pic.twitter.com/AwWTSsIaPD
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna) July 15, 2022
Azkenik hirugarrena. Deigarriena akaso. Sportiva izan zen Osasunaren aurretik hiriko taldea eta kluba sortzeko bere alea jarri zuenetako bat. Bere koloreak hartu dituzte, zuria eta berde argia, ebakuntza-gelako berdea esan liteke. Elastikoa zuria da eta mauketako bat berdea, lehen kamisetaren diseinua errepikatuz. Ur marka gisan Sportivaren armarria ageri da.
🌿 Blanco y menta para nuestra tercera camiseta de la temporada 22-23. 🥰 pic.twitter.com/mBxodmGMFv
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna) July 15, 2022