Oier Sanjurjo Osasunako kapitain ohia Maltako AEK Larnaca taldeko jokalaria da egun. Uharteko taldean ohitura da jokalari berriek kantu bat abestu behar izatea taldekideen aitzinean, bazkari edo afariren batean.
AEK Larnacak aurten goiz hasi behar izan du aurredenboraldia, Txapeldunen Ligako aurre-sailkapeneko bigarren itzulia jokatu behar duelako Danimarkako Midtjyland taldearen aurka. Sanjurjo Maltara iritsi zenerako, taldekideak jada entrenatzen hasiak ziren. Nolanahi ere garaiz iritsi zen, taldea Hungarian egiten ari diren kontzentrazioan parte hartzeko.
Taldeko ohituren jakitun, Hungariako hoteleko afarietako batean, Lizarrako erdilariak mikrofonoa hartu zuen, aulkira igo zen, eta Ane Lukinen eta Gorka Urbizuren Lisboa kantua abestu zuen, Joxetxo Zubillaga twitterlariak konpartitu duen bideoan ikus daitekeen bezala.
Gure kapitaina!! A cumplir con la "novatada" de AEK.
— josetxo zubillaga (@joxezubillaga) June 28, 2022
Haundia zara,Kapitan!!!🤪🥳🥹🤟👍👏💪 pic.twitter.com/31CcZinFef
Honatx jatorrizko kantua: