Maite Arrizurieta (Basozaina): “Bi hilabete beharko dira basoa suspertzeko gai den ikusteko”

Suhiltzaileen esku jarri dira azken astean Nafarroako basozainak, suteetan lagundu eta mendiaz duten ezagutza partekatzeko.

Leitza eta Goizuetatik Artazura lekualdatu behar izan zuen suteen eraginez lan eremua Maite Arrizurieta basozainak, asteburu amaieran. Sutea kontroletik kanpo zegoen erabat ordurako, eta suhiltzaileen lana erraztea izan da haien lana: “Mendia ezagutzen dugu, eta pistak non dauden eta zer egin dezaketen azaltzea da gure lana”. 

Behin sua itzalita basozainen lana ez da amaitu. Erretako eremuko basozainek, orain, basoak eta soroak zenbateraino kaltetu diren zehaztu behar dute. Hasierako neurketa batean pinudia eta artea ere direla atzeman dute; hala ere, denborak erakutsiko du kaltearen tamaian. Landaredia suspertzeko gai ote den edo ez ikusteko bi hilabete beharko dira, gutxienez. 

Mendia garbi mantentzeko lana egiten dute urtean zehar basozainek. Mendialdean egiten du lan Arrizurietak, eta neguan erretze kontrolatuak maiz egiten dituzte. Aldaketa klimatikoaren, ordea, gauzak aldatzen ari dira. Gero eta euri gutxiago egiten du, eta suteak handiagoak dira, "kontrolatzeko zailagoak".

Argazkia: Nafarroako Basozainak