PPko senatari nafar Amelia Salanuevak ahozko galdera eginen dio RTVEko presidente Manuel Perez Tornerori, Espainiako Goi Ganberan ekainaren 20an eginen duten Kontrol Batzordean. Hala jakinarazi du Nafarroako PPk, ohar baten bitartez. RTVEk eta EITBk akordioa lotu dutela jakin du Salanuevak, eta horren inguruko “azalpenak” eskatuko dizkio Tornerori: akordioaren edukia eta zergatiak ezagutu nahi ditu.
Dagoeneko jakina da RTVErekin loturiko akordioari esker, EITBk euskaraz eskainiko dituela entzierroak, ETB1 katean. Jakina da, halaber, akordio horri esker Navarra Televisionek ere entzierroa eskaintzerik edukiko duela, gaztelania batuan. PPNk, alta, ez du Navarra Television aipatu bere oharrean. Ez dirudi gehiegi denik hortik eratortzea PPN asaldatu duena EITBk entzierroak euskaraz eskaintzea izan dela.