Sadarren marraztutako Mai Garderen, Osasunako kapitain izandakoaren, muralari eraso egin diote spray arrosaz pintaketa matxista eta faxistak eginez. Bi ikur nazi eta "Feminazi" eta "Puta" hitzak irakurri daitezke haren gainean.
Horren aurrean erantzun ozen eta argia eman dute klubak, Mai Gardek berak eta zaleek sare sozialetan. Udaletxean ere erasoa "aho batez" gaitzetsi eta kirolariari elkartasuna adierazi diote.
"Ohorea eta harrotasuna. Mila esker Mai " da muralean islatzen den Emakumezkoen Osasunako kapitain esanguratsuenaren elastikoaren leloa. "Zenbat geratzen zaigu egiteko", erantzun du Gardek berak Twitterren. Klubak aldiz "Atzerapausorik ez!" aldarrikatu du.
Cuanto nos queda por hacer...
— Mai Garde (@maigarde) June 8, 2022
💪💜♀️ pic.twitter.com/G9SkYz8GTP
♀️ Atzerapausorik ez!
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) June 8, 2022
👉 Oso harro gaude! pic.twitter.com/WpzvBEsbuy
Garako Martxelo Diaz kazetariak eman du erasoaren berri sareetan eta orduan heldu da erantzun zaparrada.
Pintada contra el mural de Mai Garde en El Sadar.
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) June 8, 2022
Foto que me mandan pic.twitter.com/FJWoTmBar3
"Ba, neskak, hobe etxean garbitzen eta lisatzen geratzen bazareta, ez zaitezten gudari bihurtu", idatzi zuen Twitterren Unidas Podemoseko Mikel Builek. "No tengo palabras. Intolerable, lamentable, impresentable. Elkartasun osoa Mai Garde!!!! Gure gizarteak ez du honelako jarrera matxistarik onartu behar inon. #AskiDa!" idatzi du elebiz, Eva Aranguren EH Bilduko zinegotziak.
Osasunako Peñen Federazioak pintadaren egileak identifikatu eta zigortuko dituzten itxaropena agertu du.