Ikerketa sakona eskatu dute CCOOk eta UGTk. Lantokietan lan-istripuen prebentziorako neurriak “zorrotz” bete behar direla adierazi dute. ELAk ohartarazi du istripuak % 16 baino gehiago igo direla azken urtean eta egunero 30 lagunek izaten dutela lan istripu bat Nafarroan. “Egoera oso larria da, eta ez da inondik inora kasualitatea”, adierazi dute ohar bidez. Sindikatuaren arabera, zuzeneko lotura du desinbertsioarekin, prestakuntza ezarekin eta prebentzio eta babes neurri egokirik ez izatearekin. ELAk “onura ekonomikoaren aurrean plantillen segurtasuna lehenestea eta lan baldintzak kontrolatzeko bitarteko publikoak areagotzea” eskatu du.