Izaskun Etxeberriak ‘Esaten ez den guztian’ aurkeztuko du gaur, Liburu Azokan

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 31a, 07:27

Izaskun Etxeberria, ipuin liburua Donostian aurkeztu zuelarik. (Argazkia: Kultur Sharea)

Ipuin bilduma bat da, Altsasuren antz handia duen alegiazko herri batean kokatua

Izaskun Etxeberriak Esaten ez den guztian ipuin liburua plazaratu berri du Pamiela argitaletxearen eskutik, eta horren aurkezpena Iruñeko Gazteluko plazan eginen du gaur, 12:00etan, Nafarroako Liburu Azokaren egitarauaren barruan. Etxeberriaren ipuinak Altsasu izan litekeen alegiazko herri batean kokaturik daude, mende bateko epean.

Tere Irastorzak liburuaren hitzaurrean idatzi duenez, “liburuan dagoeneko filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira”.

Irastortzaren arabera, “Euskal Herriko sakan edo sakonen batean joan-etorrian suertatu diren geraldiak eta bidaiak antzeman eta antzematen ditu egileak: biziko badira errotzen lanak dituzten turista, bisitari, aberats eta komertzialek, gerran atxilotuak; finean, kultura, hizkuntza eta gizarte-maila anitzeko pertsonaiak. Eta azken ipuinerako bere maletetan eraman eta ekartzen dute bere ondasun guztia, edo bere bizi-puskak, nonbait atseden emango dien eserleku batean berekin izango dituztelakoan”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!