Nafarroa ospitale eta eskolen inguruan erretzea debekatzea aztertzen ari da

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 27a, 07:32

María José Pérez, Santos Induráin eta Marian Nuin. Iturria: Nafarroako Gobernua

Atzo aurkeztu zuten 'Zergatik erretzen duzu?' kanpaina.

Nafarroako osasun-agintariek tabakoari eta erretzeari buruzko informazio-kanpaina berri bati ekingo dio datorren astean. Atzo aurkeztu zuten "Zergatik erretzen duzu?" leloa, "erretzaileak tabakoa uztera animatzea, beren osasunean, ingurunean eta ingurumenean duen eraginagatik" helburu duena. Bertan azaldu zuten tabakoa erretzeari muga berriak ezartzeko asmoa. 

Osasunbidea eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren helburua da egunero erretzen dutenen kopurua "murrizten jarraitzea" azaldu zuten atzokoan Santos Indurain kontseilariak eta Marian Indurain institutuko zuzendariak.

Nafarroako Estatistika Institutuak, Nastatek, 15 urte edo gehiagoko herritarrei egindako Nafarroako  Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestaren duela hamar urteko edizioak agerian utzi zuen biztanleriaren %20,5ak egunero erretzen zuela. 2020an serie historiko honetako daturik baxuena eman zen, %15,0rekin. Eta 2021ean gorakada txiki bat izan da, %16,7rekin. Zifra hori hala ere estatuko batez bestekoaren azpitik dago oraindik.

Datu horiek, Indurain sailburuak adierazi duenez, ildo beretik lan egiten jarraitzera, arreta mantentzera eta tabakoaren arriskuei buruz ohartarazten duten kanpainekin jarraitzera bultzatu dute Gobernua. 2020ko Europako Osasun Inkestaren arabera, Espainian 50.000 pertsona hiltzen dira urtero tabakoari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik. Gainera, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, biriketako minbizi-kasuen %90 saihestu daitezke tabakoa utzita, eta tabako-kontsumoa bihotzeko gaixotasunek eragindako heriotzen %20rekin lotuta dago.

Kanpaina

Kanpaina berriak erretzaileek euren zergatik erretzen duten galdetzea nahi du, horretarako gogoeta egitera bultzatuz. Horretarako, erretzea eta horren ondorioak azaleratuko ditu, eta hainbat erakundek eta osasun-elkartek emandako datuak erabiliko ditu.

Erretzeko debekua zabaltzea

Kanpaina aurkeztearekin batera, atzokoan mahaigaineratu zuten Nafarroak ospitale, ikastetxe eta haurrentzako guneetako aire zabaleko inguruetan erretzea debekatzea planteatu duela. Santos Indurainek eta Marian Nuinek ostegun honetan prentsaurrekoan azaldu dutenez, dagoeneko lanean ari dira gune horiek arautzeko Osasun Ministerioak lantzen duen planaren zirriborroan. Zirriborro horretan, erretzeko debekua hainbat guneren inguruetara zabalduko dute, baita ostalaritzako lokaletako terrazetara ere. Indurainek uste du gune horietatik tabakoa kentzearen "aldeko giroa" dagoela, duela urte batzuk barrualdean gertatu zen bezala.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!