Espezializazioa eta berrikuntza juridikoa baliatu nahi ditu ELAk enpresek lan osasunean egiten dituzten hausteei modu eraginkorragoan erantzuteko. Horretarako, Bidelagun Fundazioa sortzea erabaki dute. Izaera propioa izanen du, Durangon egoitza nagusia.
20 pertsona hil ziren iaz lan istripuetan Nafarroan eta egunero 30 pertsonek baja hartzen dute lan istripuengatik, arazo psikosozialak dituzten milaka pertsonez gain. Horiengana iritsi nahi du Bidelagun fundazioak. Nafarroan, nagusiki, amiantoarekin lotura duten bi foko dira fundazioaren kezka iturri: Tafallako Fagor Ederlan eta Sakanako Sunsundegui.
Bi kasuetan ELAK kalte ordain handiak jaso ditu amiantoarekin lan egin zuten hildakoen senideentzat. Adibidez, Gizarte Segurantzak %40ko errekargua ordainarazi dio Tafallako Fagor Ederlani biriketako minbizi baten ondorioz hildako Victorio Luzuriagako langile ohi baten emaztearen alarguntza-pentsioaren alde.