Oihan Mendo (Garesko alkatea): “Udal jarduna nabarmen zaildu du zibererasoak”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 24a, 10:11

Nafarroako 136 udalen webguneei eragiten dien zibererasoak luzerako joko du. Hala ohartarazi du Animsa enpresak. Guztira 170 erakundeek ez dute web zerbitzurik posta elektronikorik herritarrekin komunikatzeko. Horien artean dago Garesko Udala.

Nola eragin dizue zibererasoak?

Nahiko egoera konplikatuan utzi gaitu. Gure helbide elektroniko guztiak jokoz kanpo gaude, baita web orrialdea eta egoitza elektronikoa ere. Gaur egun helbide elektronikoak eguneroko oinarrizko lan tresna dira eta eragin izugarria daukate. Egia da helbide arrunt bat jarri dugula martxan, baina bere segurtasuna ere arrunta da eta kontuz ibili behar dugu datu pertsonalekin. Beste aldetik, hainbat bozketa itxi, eta atzeratu behar izan ditugu. Aurrekontu parte hartzaileena edo gure JAZZ jaialdiaren kartel lehiaketarena, adibidez. Ezin dira tramitea arruntak egin web orrialdearen bidez, etorri behar da fisikoki udaletxera. Igerilekuen ordainketa, normalean web orrialdearen bidez egin ahal zen, adibidez. Orain, ez.  

Beraz, jarduna ez da erabat eten erasoaren ondorioz, analogikoa bihurtu da nolabait.

Bai. Buelta bat eman behar izan diogu, analogikoa edo presentziala da orain. Gauzatxo batzuk oraindik helbide elektroniko arrunt horrekin egin daitezke, baina oso gutxi.

Zer dakizue erasoari buruz?

Gutxi dakigu. Egia da ANIMSArekin hizketan gaudela, egunero, baina ez daukagu arazoaren inguruko informazio gehiegirik. Badakigu Lituaniatik etorri omen dela.

Sistemarentzat sartu eta enkriptatu dute. Orain datuen berreskuratzea egiten ari dira. Esan dizuete noiz izanen duzuen berriro erabilgarri?

Oraindik ez dakigu noiz izango ditugu berriro datuak erabilgarri. Beste esperientzia batzuengatik badakigu hau luzatu daitekeela, nahiko denbora, baina ez dakigu hilabete bat, bi edo aste baten kontua den.

Informazio horren truke zerbait eskatu dizuete?

Gurekin ez da inork kontaktuan jarri. Ez dakigu beste udal bateri zerbait eskatu dieten, baina gutxienez gurekin ez. Momentu batean ikusi genuen helbide elektroniko ofizialak ez zirela funtzionatzen ari, eta gure web orrialdera sortzea ezinezkoa zela. Horrela jakin genuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!