Nafarroako Bertsozale Elkarteak 40.000 euro jasoko ditu bertako bertsolaritza dokumentatu eta aztertzeko

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 23a, 13:37
Ana Ollo kontseilaria eta Ander Perez Beretsozale Elkarteko kidea hitzarmena sinatzerakoan.

Euskarabidearekin sinatutako hitzarmenak elkartearen lana finantzatzen lagunduko du. 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Euskarabidearekin hitzarmena sinatu du 2022an zehar dokumentazioan oinarritutako eta bereziki Nafarroako bertsolaritzan oinarritutako ikerketa lana garatzeko. 40.000 euroko laguntza jasako du bertsolaritza elkarteak beraz bere lana bideratzeko. 

Gaurkoan jakinarazi dutenez horri esker "bertsolaritzak Nafarroan uzten duen ondarea biltzeko eta ikertzaileen esku jartzeko Bertsozale Elkarteak urteetan egindako lanak erakundeen aitortza eta finantzazioa" jasoko ditu. 

Zehaztu behar da bere jarduera abiatu zuenetik Nafarroako Bertsozale Elkarteak etenik gabe garatu duela ikerketa lan hori, bertsolaritza geroratzeko helburuari jarraika. Etengabe izan da gainera bertsolaritza dokumentatzen osatutako lana. 

Gainera 200 bertso-ekitalditik gora antolatzen dituzte Foru Erkidegoan urtean eta horiek guztiak zabaldu, dokumentatu eta erregistratzen dituzte Iruñeko Baratzeetako zeharkaleko egoitzatik. Zergin horien artean biltzen dira honakoak: audio eta bideo grabazioak, argazkiak, kartelak, saioen transkripzioak, datu bilketa…

Nafarroako Gobernuak 2018an izendatu zuen bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!