Edurne Eginoa izanen da Ustelkeriaren kontrako bulegoko burua

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 23a, 12:36

Argazkia: Nafarroako Gobernua

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk  adostu dute izendapena, eta ostegunean berretsiko dute osoko bilkuran.

Aldaketaren gobernuko Gobernu Irekiko zuzendari nagusi izandako Edurne Eginoa Antxo izanen da Nafarroako Praktika Onen eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoko zuzendaria. 2018an sortutako erakundea martxan jarri dute modu horretara. Egungo gobernuak EH Bildurekin sinatutako aurrekontu akordioko konpromisoetako bat da, eta pozik hartu du albistea alderdiak, nahiz eta uste duen berandu iritsi dela.

Aurreko legealdian sortutako erakundea, ez da orain arte abiatu. 2019ko martxoan, egin zen lehenengo saiakera; baina boto faltak eragotzi egin zuen Isabel Urzainki zuzendaria aukeratzea. Europako funtsen kudeaketak proiektua biziberritu du, orain; izan ere, bere eginkizunen artean, funtsen kontrol publikoa egongo da. Araizen iritziz egun ez dago horretarako mekanismorik. 

Edurne Eginoa 1996tik Orbaizetako eta Orbarako udaletako idazkaria izan da eta Mari Jose Beaumonten taldean aritu zen aurreko legealdian. Kargu hori dela eta EH Bildurekin lortu du Navarra Sumak, eta itsuski kritikatu du Carlos Perez Nievasek: "Azeria oilotegian sartzea da". Zorra hitza erabili du gaztelaniaz. EH Bilduko inguruneko inork ez luke ardura kargurik eduki beharko, haren aburuz. Kontraesankorrak dira-eta, bere ustez, EH Bildu eta praktika onak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!