Haur eskolen sektorean gehiengoa duen sindikatua diren aldetik, diote erantzukizuna dutela egungo egitura juridiko-politikoa oinarri hartuta, arazoaren ertzetako bati irtenbidea ematen hasteko. Nafarroako haur-eskola askotako plantillen lan baldintza ekonomiko irtenbidea emateari ekin nahi diote; izan ere, gaur egun, hitzarmen sektorial propiorik ez izatearen ondorioz laguntza-zentroen eta haur-hezkuntzaren estatuko hitzarmenekin daude arautuak.
Sektorea ez dago batera antolatuta, ordea, eta hortik abiatu behar da bidea. Sindikatuaren ustez, beharrezko urratsa da enpresak, kooperatibak eta gainerako haur-eskoletako esleipena dutenekin patronala osatzea. Hitzarmena lortzeko, borondatea behar dela nabarmendu dute, ez Nafarroako Gobernuarena edo udalena, sindikatuena eta enpresena baizik.
Borroka plataformaren aldarrikapenen osagarri izatea nahi du LABek. Gatazkaren konponbidea lan-ildo bakoitza banan-banan ebaztetik etorriko da, sindikatuaren aburuz. Plataformaren aldarrikapenen "osagarri" izatea nahi du LABek.
Gaur, 17:30ean, elkarretaratzea egingo du LABek Nafarroako Gobernuaren aurrean, Nafarroarako haur-eskolen hitzarmen propioa eskatzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!