LGTBI+ mugimenduaren genealogia euskaratu dute

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 19a, 08:16

"LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan" lanaren aurkezpena, martxoan. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Administrazioan Euskarazek Arartekora jo zuen genealogia euskaratu zezan gobernuak. "Inolako publizitaterik gabe" argitaratu dutela salatu du taldeak.

2022ko martxoaren 18an aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan, 1978tik gaur egunera lana, gaztelaniaz. LGTBI+ mugimenduak Nafarroan izandako 70 mugarri eta lorpen historiko baino gehiago biltzen ditu, argazkiak, kartelak eta eranskailuak bezalako dokumentu grafikoez gain. Pare bat bideo baino ez zenuden euskaraz lehenengo bertsioan.

"Egiaz, ustekabe desatsegina izan zen, ez genuen horrelakorik espero", aitortu du Administrazioan Euskaraz taldeak. Arartekoan kexa jarri zuen orduan, eta Berdintasunerako Institutuak erantzun zuen apirilaren 11n Euskarabidera bidali zituztela testuak, euskaratzeko, "gaztelaniazkoa aurkeztu eta ia hilabetera". Egun euskaraz kontsultatu daiteke.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!