0-3 Plataformak greban jarraituko du

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 19a, 07:33

0-3 Plataformako kideak, artxiboko irudi batean.

Atzo lehen bilera egin zuten Hezkuntza Departamentuak, Udalen eta Kontzejuen Federazioak eta plataformako ordezkariek.

Lehen bileraren fruituekin kontent azaldu da 0-3 Plataformako eledun Eider Garde, “baina akordio eta epe zehatzak adostu arte ezin da gera bertan behera utzi”.

 

 

Atzo lehen bilera egin zuten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak eta plataformako kideek. Batzar horretan plataformak haren aldarrikapenak eskura eman zizkion departamentuari. Carlos Gimenoren departamentuko ordezkariek hitz eman zuten aldarrikapenok aztertuko dituela eta erantzun bat emanen dutela datorren asteko bileran. Izan ere, alde guztiek aurrerantzean astean behin biltzea adostu dute. 0-3 Plataformak maiatzaren 2an abiatu zuen oraingoz aurrera segituko duen greba.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!