Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) ekainaren 7an, 8an eta 9an izanen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aurten berritasun bat izango du; izan ere, bi urte eta gero inor ez da behartua izanen NUPeko instalazioetan sartzeko maskara jartzera, baina segurtasun-distantzia bermatu ezin den espazioetan eramateko gomendio luzatu dute.
NUPek dagoeneko argitaratu ditu selektibitatearen higiene eta osasun-jarraibideak, eta FFP2 maskarak emango dizkie hala eskatzen duten bokal-zuzentzaileei. Gainera, hirugarren urtez jarraian, pandemiarako pentsatutako azterketa-ereduari eutsiko zaio. Ez da berreskuratzen bi aukeren artean aukeratzeko formula, baizik eta hautazkotasun handiagoa duen proposamen bakarra izango da.
Deialdi arruntean izena emateko epea hilaren 27an amaituko da, eta azterketa Arrosadia eta Tuterako campusetan egingo da aurten ere. Aurreikuspenen arabera, izena eman duten ikasleen kopurua azken bi edizioetakoaren antzekoa izango da. Pandemiaren aurreko urteetan, selektibitateak urtean % 5 inguruko igoera izan zuen. Hala ere, 2020an, covid-19aren ondorioz mailaz igotzeko eta titulazioa eskuratzeko baldintza malguagoek eraginda, % 16ko igoera gertatu zen, 3.823 ikaslek izena eman baitzuten. 2021ean antzeko zifretan mantendu zen, 3.869 aurkeztu baitziren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!