Chill Mafiak eta Motxila 21 taldeak Musika Bulegoa saria jaso dute

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 18a, 18:06

Hamar taldek jaso zuten Euskal Herriko Musika Bulegoak banatutako garaikurra.

Musika Bulegoa Sariek 10 talderen lana txalotu  zuten, eta  Chill Mafia eta Motxila 21 saritu dituzte beste hainbatekin batera. Ekitaldia Barakaldoko BECen egin zen eta sektoreko ehun profesional baino gehiago bildu zituen, Euskal Herriko musika eszenako hitzordu garrantzitsuenetako batean.
Olatz Salvador, Ether Ensemble, Maite Larburu, Ramon Lazkano, Verde Prato, Amak eta Trio Zukan-ek ere garaikurra jaso zuten.

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak antolatutako ekitaldiak 2021 urtean zehar Euskal Herriko artista eta taldeek egindako lana saritu du aurten ere. Jaso zituzten 100 proposamenen artean, epaimahaiak zortzi talde bakarlari nabarmendu zituen, eta haiekin batera artean Chill Mafia.

Iruñerriko taldeak 2.000 euro jaso zituen eta epaimahaiak nabarmendu zuen Ezorregatik X Berpizkundea diskoak "egungo hiri-musiken ikuspegi oso pertsonala" adierazten duela, "musika generoak asmo probokatzailez eta artistikoki modu originalean lotsarik gabe nahasten dituen proposamen batekin". Bestalde, epaimahaiak sari berezi bat eman zion Motxila 21 taldeari "musikarien arteko elkartasunagatik eta lankidetzagatik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!