Iruñeko ingurubidean eta N-121-A errepidean lan berriak aurreikusi dituzte Errepideen IV. Gida Planean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 17a, 18:10

Berriozarko biribilguneko lanak. Artxiboko irudia: Nafarroako Gobernua

Iruñerrian eta haran mugakideetan datozen urteetarako proiektatutako jardueren berri eman die Ziriza kontseilariak eskualdeetako alkateei.

Nafarroako Gobernuak tokian tokiko alkateei Errepideen IV. Gida Plana aurkeztu die. Bernardo Ziriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak, tokian tokiko agintariei Gobernuak datozen urteetan Foru Erkidegoko bideetan 70 dohitze eta egokitzapen lan egiteko asmoa duela azaldu die. 

Aipatzekoak dira Iruñeko Ingurubidean, PA-30 errepidean, egingarri diren zenbait lan, bereziki, Olatz eta Ezkabako tunelen artean eta Sanduzelai eta Landaben artean egitea aurreikusi duten zazpi kilometroko errailen bikoizketa-lana, 36 milioi euroko kostuarekin.Bide horretatik egunero 30.000 ibilgailu baino gehiagok egiten dute bidea. 

Gobernuak zehaztu du Nafarroako Errepideen aurreko Gida Planaren %92 ez zela gauzatu, hau da aurreikusitako 225 lanetatik 208 ez ziren egin.

Zirizak alkateen aurrean aldarrikatu du errepideak "lurralde-kohesiorako eta garapen ekonomikorako oinarrizko zerbitzu publikoa" direla.

Nafarroako Errepideen IV. Gida Plana osatzen ari dira gaur egun eta 2029ra arteko epemuga izatea aurreikusten dute. Errepide Sarea handitzeko eta hobetzeko 250 lan baino gehiago egitea aurreikusten du gobernuak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!