"Karidadearen inguruko sektorea pribatizatua izateaz gain, prekarizatua zegoen" azaldu du LAB sindikatuko Oihan Ataunek, "Soldata baxuak, baldintza kaxkarrak, ordutegi amaiezinak...gainera feminizatua dagoen sektore batetaz ari gara". Horregatik, pasa den urtean lortutako lan hitzarmena historikotzat jo zuten sindikatuek, langile guztie hauendako egonkortasun eta duintasuna supotzen zuelako. Patronalak ordea ez zuen begi onez ikusi eta hitzarmenaren kontrako salaketa jarri du OEIS taldeak. Maiatzean zen egitekoa epaiketa bainan uda ostera atzeratu da.
Gaur LAB sindiaktuak deituta protesta zaratatsua egin dute langileek Iruñeko Gurutze Gorriaren egoitza aurrean, salaketa ken dezatela kentzeko. OEIS patronalean, Gurutze Gorriaz gain, Negociado Gitano, Caritas eta Negociado Gitano daude besteak beste.