Monarkia eta errepublikaren artean erabakitzeko herri galdeketa egin zen larunbatean, Nafarroako 30 herrietan. 40 hautestontzi baino gehiago ezarri zituen galdeketa antolatu duten Espainiako Estatu mailako plataformak. 13.437 boto zenbatu zituzten, Nafarroan; eta horietatik %97 errepublikaren aldekoak izan dira. Ahal Dugu eta Ezkerrako ordezkari politikoenak izan ziren horien artean.