Nafarroa 21ek autogobernua eta etorkizunaren giltza herritarrek izan dezatela aldarrikatu du

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 16a, 08:57

Ekitaldi politikoa egin zuen plataformak Nafarroako Foru Hobekuntzaren 40.urteurrenean. Estatus berria, gizarteak adostua eta herriak onartua izateko beharra aldarrikatu zuten ozen.

Herritareek beren etorkizuna erabakitzeko giltza dutela irudikatuz, Nafarroa 21 ekimenean parte hartu zutenek, beren giltzak eskegi zituzten Sarasate pasealekuan. Foru hobekutnzaren 40.urteurrena dela eta, berriz ere, herritarren ahotsa entzutearen beharra aldarrikatu zuten taula gainetik

40 URTETAN Nafarroa asko aldatu da, gizartea asko aldatu da eta belaunaldi berriak gehitu zaizkio, autogobernua eta beren ahotsa entzunarazi nahi duen gizarteari

Izan ere, Foru Hobekuntzaren defendatzaile amorratuenentzat ere, balantzea ezin tamalgarriagoa da: Nafarroako Parlamentuak berak kalkulatzen du Espainiako gobernuak transferitu ez dituen transferentziak 30 baino gehiago direla, eta 17 dira espainiako alderdi politikoek edo Auzitegi Konstituzionalak errekurritu dituzten legeak, eta ez dirudi eraso horiek desagertuko direnik. Hortik urrun, Alderdi Popularrak eta Voxek helegitea jarri berri dute Nafarroako Parlamentuak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko hartutako erabakiaren aurka.

Horregatik, Nafarroaren erabakiak eta autogobernua sendotuko duen estatus berria beharrezkotzat jo du plataformak. Alderdi, gizarte eragile eta herritarren artean adostua, eta nafarren bozkaz onartua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!