"Euskararen egoerarekin kezkatuta gaude. Gainera, Nafarroan egoera kezkagarri honetan bizitzera ohitu nahi gaituzte" adierazi du Mikel Maritorena gazteak, Euskara Aurrera adierazpenarekin bat egin duten herritarren izenean, "Egoera honen isla dira euskararen ofizialtasun eza Nafarroa osoan, azken urtean izan diren erabaki judizialak, pantailetan euskarak duen presentzia murritza edo azken hilabeteetan Parlamentuan hartutako erabakiak, PAI legea edo merezimenduen dekretua kasu".
Horregatik, Euskara Aurrera manifestuarekin bat egin dute bertaratutakoek. "Heri bultzada behar dugu, euskaldun gisa bizitzeko nahia eta eskubidea betetzeko, euskara normalizatzeko; hizkuntzen, hizkunzta-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko; guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko, justizia eta demokrazia auzia delako hau; euskara herri kohesiorako zuntza izateko; finean, Euskal Herri euskalduna izateko" azaldu dute.
Honengatik guztiagatik, maiatzaren 21ean Donostian gienn den manifestazioarekin bat egin eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte Nafarroako euskaldunak zein "Euskal Herriaren etorkizua euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak".