Enpresa-proiektuak finantzatzen eta gobernuak aintzat hartzen dituen sektore estrategikoak babesten laguntzeko erakunde publiko bat izanen du Nafarroak. Beste tresna bat da izanen da, Gobernuaren hitzetan. Ekoizpen-sarea babestea, segurtasuna ematea eta bultzatzea izan ditu helburu.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak gogorarazi du institutuaren ezaugarri nagusia, diseinu funtzionala dela. Izan ere, inbertsioko banakako erabakiak Gobernuko ordezkaririk gabeko profesional independenteek soilik osatutako batzorde batek hartuko ditu. Horrela, Administrazio Kontseiluaren zeregina mugatuta geratuko da.
Finantzazio jarduerak finantza-eragiketatzat hartuko dira; eta beraz, ez da kontuan hartuko Nafarroako defizita zenbatzeko.