Azkenaurreko partidua Sadarren Osasunarentzat eta Oierrentzat

Iosu Ganuza Garcia 2022ko mai. 10a, 18:50

Oier Sanjurjo, artxiboko irudian. Iturria: C.A. Osasuna

Getaferen aurka ariko dira gorritxoak asteazken honetan arratsaldeko 19.00etatik aurrera. 

Osasunak denboraldiko azkenaurreko partidua jokatuko du Sadarren Getaferen aurka eta Oier Sanjurjo kapitainaren azken aurreko partidua izango da Iruñean, 14 urte igaro ostean. Lorpenei dagokienez ezer gutxi dute jokoan gorritxoek baina hurrengo denboraldiko aurrekontuari dagokionez garrantzitsua da oso Ligako lehendabiziko hamar taldeen artean gelditzea.

Talde zaila da Getafe, liga hasiera kamutsa egin zuena eta aldiz bigarren itzuli borobila osatu duena. Datu bat ematearren 8 urte daramatza Osasunak madrildarrei golik egin gabe.

Aldaketak iragarri ditu prentsaurrekoan Jagoba Arrasate entrenatzaileak, batez ere heldu den denboraldiko plangintza osatzen hasteko posizio berrietan jokalariren bat koka dezakeela aitortu du.

Baina asteko albistea, kirol arloan horren gutxi jokoan izanik Oier kapitainaren agurra izan da eta horretaz mintzatu da ere Berriatuako entrenatzailea. Lizarraldekoa Osasunaren ikur dela azpimarratu du, bere ekarpena eta Arrasate berari emandako laguntza eskertuta. Tartean erabakia, berea izan dela aitortu du  teknikariak baina ziurtatuz gogorra izan dela.

Partiduaren jarraipena www.euskalerriairratia.eus atarian eta FM 98.3an. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!