Haur eskoletako hezitzaileak negoziazio mahaian onartzea eskatu dute familiek

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 9a, 13:21

59 haur eskoletako langileak ari dira greba mugagabean parte hartzen. Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean egin dute gaur protesta.

Bederatzi haur eskola hasi ziren borrokarekin. Egun, greba mugagabearen zortzigarren egunean, 59 dira. Haur eskoletako ratioak jaitsi eta hezitzaileen soldatak igotzea nahi dute. Eskakizunak ez dituzte soilik langilek egin. Haurrak haur eskoletara eramaten dituzten familiak izan dituzte, gaur, ondoan. 

Hezitzaileen aldarrikapenak babesteko sinadura bilketa egin dute, eta bildu dituzten 30.000 izenpeak Hezkuntzan entregatzera gerturatu dira departamentura. 0-3 sailak, ordea, ez die baimenik eman. Hartara, ozenago egin dute protesta. 

Langileen eta ondorioz haurren baldintzak duintzeko negoziazio mahaia osatzea eskatu dute. Gurasoen ustez ere, ezinbestekoa da horretan langileek ahotsa edukitzea.  

Carlos Gimeno kontseilariak, berriz, balioa kendu dio gaur grebari, eta protesta politizatu nahi izan du, plataforma alderdi jakin batzuekin lotuz. Plataformak irmoki ukatu du hori eta eskubideez ari direla gogorarazi diote.

Nafarroako Parlamentuan, berriz, langileen eskakizunak entzuteko lan saioa egitea onartu dute, Navarra Suma eta PSNren kontrako botoekin mozioa ezeztatu ondoren. Maiatzaren 17an eginen dute, 16.30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!