Eros ahalmena defendatzeko protesta eginen du Eskubide Sozialen Kartak hilaren 26an

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 4a, 12:08

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ohartarazi du prezioen gorakadaren %70 Ukraniako guda baino lehen gertatua zela: "Inflazioaren jatorria egiturazkoa da". Hego Euskal Herriko hiriburuetan eginen dute protesta. Autobus geltoki zaharretik aterako da Iruñeko protesta, 19:00etan.

Sistema kapitalistaren berezko espekulazioagatik edo elektrizitatearen prezioak finkatzeko sistemagatik ematen ari da inflazioa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan bildutako eragileen iritiz. "Milaka langilek, pentsiodunek edo prestazioak jasotzen dituzten pertsonek, bereziki emakumeek, gazteek eta pertsona migratuek pobreziaren atalasearen azpitik diru sarrerak dituzte egun. Hala ere, botere ekonomiko eta politikoek pobrezia zabaltzen jarraitu nahi dute, aberastasuna gero eta esku gutxiagotan metatzen eta beraz, biztanleriaren gehiengoa are gehiago txirotzen, langile eta herritarron erosahalmena erasotuz", zehaztu dute.

Eztabaida zergak jaistean zentratu nahi dutenak kritikatu dituzte. "Nola pentsatzen dute ordaintzea zerbitzu publikoak? Sistema publikoa eraisten ari dira, eta are gehiago murriztea da euren asmoa", adierazi dute.

Egoerari buelta emateko mobilizatu behar dela aldarrikatu dute, eta , mobilizazioak iragarri dituzue. 
Soldaten, pentsioen eta gizarteprestazioen erosahalmena defendatu nahi dituzte, bizitza duina bermatzeko, aberastasuna banatu behar dela aldarrikatu, eta langileen bizitza eta planeta erdigunean jartzeko, garapen paradigma berria eta bidezko trantsizio ekologikoa.

Maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:00etan izanen dira protestak Iruñean, Bilbon, Donostian y Gasteizen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!